Elkarlan Zuzenbideko Euskadiko Elkarteko kide izan nahi al duzu?
Zuzendaritza batzordeak Elkarlan Zuzenbideko Euskadiko Elkarteko kide arrunt bezala onar zaitzan, baldintza hauek bete beharko dituzu:
Pertsona fisikoak:
- Unibertsitate-mailako titulazioa izatea.
- Lanbidean gutxienez urtebetez jardun izana.
- Elkarlan-zuzenbideko prestakuntza izatea edo bi urteko epe maximoan bere prestakuntza osatzeko konpromisoa hartzea.
Pertsona juridikoak:
- Aurreko puntuan ezarritako baldintzak betetzen dituen pertsona fisiko bat gutxienez izatea.
2015. urteko izen-emate kuota 200 € da pertsonako. Ohiko kide bezala onartzen zaituztenean ordaindu beharko duzu kuota hori. Sarrera-kuota eta elkarteko 2015. urteko kuota bildu dira 200 €-ko zenbateko horren barruan.
Izena emateko ESKABIDE hau bete beharko duzu eta helbide honetara bidali: info@derechocolaborativo.es
* Gaur egun, pertsona fisikoak baino ez dira onartuko kide bezala, hala ebatzi baitu zuzendaritza-batzordeak. Aurrerago, hala ere, baliteke pertsona-juridikoen eskaerak onartzea.