Zertarako?
Gure inguruko gairik ohikoenetan aplika daiteke elkarlan-zuzenbidea, gatazka bat ondo ebazteko.
Horregatik, familia-zuzenbidean, langile-zuzenbidean nahiz enpresa-munduko zuzenbidean aplika daiteke hizpide dugun metodo hori. Berez, legean xedatutakoa betez, zuzenbidearen edozer areatan aplika daiteke eta, zehazki, honako hauetan:
- Familia-zuzenbidea
- Merkataritza-zuzenbidea
- Lan-zuzenbidea
- Zuzenbide zibila