Prestakuntza-plana

Elkarlan Zuzenbideko Euskadiko Elkarteko helburuen artean elkarlan-prozesuan parte hartzen duten profesionalen prestakuntza dago. Izan ere, prestakuntza jaso beharra dago elkarlanerako profesionalen zerrendan sartu ahal izateko.

Horrela bada, hainbat prestakuntza-jardunaldi antolatzen ditu elkarteak; lehenik Harvard negoziazio-metodoari buruzko ikastaroen bidez eta, ondoren, elkarlan-zuzenbideari buruzko ikastaro espezifikoak garatuz.

Elkarlan-zuzenbideko profesionalen direktorioan sartzeko, Harvard negoziazioei buruzko prestakuntza (20 h, gutxienez) eta elkarlan-zuzenbideari buruzkoa (16 h) beharko dira, IACP estandarren araberakoa azken hori.