1. Zer da elkarlan-zuzenbidea?
GATAZKAK KONPONTZEKO AUKERAKO METODOA da elkarlan-zuzenbidea. Berritzailea da, elkarlanean jardutekoa, lagunartekoa; baina, batez ere, babes juridikoa eta justizia ulertzeko modu berria da, printzipio eta balio jakin batzuetatik abiatuta.
ALDEEN BEHAR ETA INTERESETAN ARRETA JARTZEN DUEN prozesua da. Askotan, haiek ere ez dituzte ezagutzen behar eta interes horiek. Pertsona eta arazoa bereiztean datza, eta aldeen arteko harremanak nahiz emozioak kudeatzean. Aldeei, bidenabar, adostutako irtenbide ona aurkitzeko eta ezartzeko prozesuan parte harrarazten zaie.