8. Elkarteko kide ez banaiz ere, prestakuntza-ikastaro batean izena eman dezaket?

Bai, elkarteko kide ez direnek ere eman dezakete izena guk antolatutako ikastaroetan.

Kontuan izan behar duzu, hala ere, plaza-kopurua mugatua izan ohi dela, eta elkartekideek lehentasuna dutela. Gainera, elkartekideek deskontu handia dute. Beraz, elkarteko kide ez bazara eta prestakuntza-ikastaroetara joan nahi baduzu, agian elkartekide egitea komeni zaizu; merkeago aterako baitzaizu askotan.